XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nuen astirik izan. Zerbaitek ahoa estali zidan eta ene gorputza beste batek harrapatu zuen.

Lurrera erori ziren bi gorputzak... nirea eta bestea.

Arnasa gabe nengoen eta kolpearen ondorioz, errealitatearen nozioa galtzen joan nintzen.

Zorabioaren bakeak bilduko ninduen segundo gutxitan. Nirekikoa egina zen... animalia basatiek ez baitzuten barkatzen.

- Animalia basatiek Annierekikoa egin dute... esan zuen ironiaz beterik Ez al da egia?

Hitz hauek entzunda ere, ezin oraindik ere ene harriduratik irten.

Benetan, aurpegi inozo bat azaldu behar nuen. Inoiz lehenago berarekin hitz egiteko aukerarik eduki izan ez arren, iritsi zen azkenik lehen aldia.

Lehen aldia haren ahotsa entzuten nuela.

Eta doinu melodiko hark, halako fantasia baten pean murgildu ninduen, errealitatetik at eramanaz.

Bere ahotsa baxua zen, iluna, baina harrigarriro ezti eta laztankorra, nahiz eta halako nagusitasun kutsu leun bat eduki.

Tom mahaiaren ertzean apoiaturik zegoen.

Itxura informal eta segurua zuen. Galtza beltzak zeramatzan soinean, eta alkandora txuri lasai bat, zeinak bere gorputz argal baina gihartsuaren ingurune dotorea laztantzen zuen.

Trankil zegoen, lasai; ni, ordea, durditurik bezain beldurturik. Oso gainera.

Egia esan, Tom zen lehenago nire gainera jausi zena, konturatu baitzen galdurik nengoela eta aurki astakeria bat egiteko prest egongo nintzela.

Eta nik, momentuko egoera irudikapenez jantziz... basapiztiak zirelakoan.

Bere lilurapenetik ateratzera derrigortuz neure burua eta haren lasaitasun hura pikutara bidali nahian...